Horregatik Komunikazioa
GIZARTE KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIAK
Eusk. | Cast.

Gu

Olatz Madariaga eta Ana Soro gara, Horregatik Komunikazioa enpresaren sortzaileak.

Urteetan erakunde eta agentziatan aritu eta gero, gure ibilbideek topo egin zuten eta, ogibideaz gain, beste gauza asko ere konpartitzen genituela ohartu ginen. Hala, 2007an Horregatik Komunikazioa jaio zen.


Komunikazioak jarrerak aldatzeko balio duela uste dugu, baita gizarteak eraldatzeko ere.

Hori dela eta, gizarte komunikaziorako estrategietan espezializatu gara: informazioa eman edota produktu bat saldu baino, gizarte aldak eta bilatzen duen komunikazioan aditu gara.

  • helburuak ongi finkatzeko
  • horiek lortzeko ekintza egokiak definitzeko
  • inguruneak zure erakundeari buruzko ezagutza indartu dezan
  • instituzio etab estelako erakundeekin harremanak sendotzeko
  • gizarteak zure erakundearen misioarekin bat egin dezan
  • bazkide / boluntarioak lortzeko
  • zure proiekturako diru-sarrerak lortzeko

eta abar eta abar.

   

Egindako ibilbideak eta, batik bat, gurekin lanean diharduten erakundeekin dugun harreman estuak, gizarte esparruari buruzko ikuspegia zabaldu eta gure ezagutza aberastu dute. Hala, gaur egun, ondorengo esparruetan komunikazio aholkulari gara:

  • Aniztasun funtzionala
  • Pertsona nagusiak
  • Talde kalteberak
  • Elkarbizitza
  • Eremu soziosanitarioa
  • Jasangarritasuna
  • Lankidetza
  • Gizarte erakundeak
  • Enpresak
  • Administrazio publikoak
 
 
Horregatik Komunikazioa
On line gaude Twitter Facebook Vimeo My status
Andre zigarrogileak plaza, 1. 3.Solairua (Impact Hub) - 20012- Donostia/San Sebastián T. 943 57 17 57 info@horregatik.com
©2024 All rights reserved